XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARAMBURU Argentinako Jaun

Président Eskualdunari agur!

Jakiten dugu mila plazerekin Argentinako President ohia hunarat heldu dela.

Zonbait egun Parisen emanik, jautsi da lehenik Bordalerat, eta orai heldu zaiku eskual itsas-bazterrerat.

Argentinan eskualdunen ongi egilea izan da, orhoituz eskualdun odola badabilkiola zainetan.

Hango eskualdun bestetan parte hartzen zuen gogotik eta segur gira hemen gaindi ere, ez dela mutur egonen.

Holako Eskualdun famatuari egoki litake ongi-ethorri ederra egin dakion.

Behar litake gomitatu ala pilota partida, ala biltzar, ala eskual josteta handi batzuetarat.

Segur gira gauza hoien buru direnek ez dutela huts eginen. Denbora berean arrakesta gehiago emanen diote bestari eta Aramburu jaun aipatua ohoratuko.

Ameriketako gure haurridek izkiriatu daukute, heien amodioz bederen mugitzeko.

Oraitik agur, Jaun Aramburu Presidenta!